Politika -

Trebiñu

Trebiñuko zerbitzuak hobetzeko akordioa egin dute Arabako eta Burgoseko diputazioek

Gizarte-zerbitzuei, indarkeria matxistaren kontrako borrokari edota hezkuntzari lotutako esparruetan elkarlanean aritzea adostu dute, besteak beste.

Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Diputazioaren arteko sinadura ekitaldia. Argazkia: EFE
Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Diputazioaren arteko sinadura ekitaldia. Argazkia: EFE
Arabako Foru Aldundiaren eta Burgosko Diputazioaren arteko sinadura ekitaldia. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Arabako Foru Aldundiak eta Burgosko Diputazioak Trebiñuko herritarrei zuzendutako zerbitzuak hobetzeko ituna sinatu dute gaur eguerdian egindako ekitaldi batean.

Bi administrazioek elkarlanean aritzea adostu zuten iaz, Trebiñuko herritarren mesedetan, eta akordio hura osatzen du gaur sinatutako hitzarmenak.

Guztira, zazpi akordio sinatu dituzte eta esparru ezberdinetan arituko dira elkarlanean: babes zibilean eta larrialdi zerbitzuetan; adinekoen, desgaituen edo mendekotasuna duten pertsonen arretan eta integrazioan; indarkeria matxistari aurre egiterakoan eta berdintasun politikak lantzerakoan; udalek sustatutako azpiegiturak eta ekipamenduak zaintzeko eta berritzeko proiektuetan; euskararen irakaskuntza eta erabilera sustatzerakoan; jarduera kulturalak eta hezkuntza bultzatzerakoan; eta gazteriari lotutako egitasmoak eta jarduerak abiarazterakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Arabako albisteak Burgos albisteak Gizartea bideoak