Politika -

Pariseko Auzitegia

2012ra arteko ETAren xedeak egutegi bat zituen 'Antza'k

Egutegia Salies de Bearnen (Frantziako hego-mendebaldean) aurkitu zuten, Mikel Albisu eta Maria Soledad Iparraguirre 2004ko urrian atxilotu zituztenean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Albisu, Mikel Antza, eta Maria Soledad Iparaguirre, Anboto, ETAko ustezko agintariek erakunde terroristaren helburuak lortzeko faseak zituzten egutegi batean. Egutegiak 2012ra arteko xedeak biltzen zituen.

Egutegia Salies de Bearneko (Frantziako hego-mendebaldean) etxe batean aurkitu zuten, Albisu eta Iparraguirre, haren neska-laguna, 2004ko urrian atxilotu zituztenean.

Dmitri Zoulas operazioan parte hartu zuen polizietako batek egutegi horren existentzia goraipatu du gaur Pariseko Auzitegian. Bikotea eta ETAko ustezko beste zortzi kide epaitzen ari dira Auzitegian.

Zoulasen hitzetan, helburu ezberdinak lortzeko faseak finkatzen zituen egutegiak: Euskadiren independentzia aitorpena, egitura politikoen legalizazioa, negoziaketa edo presoak kartzeletatik ateratzea. Hala ere, xede bakoitza lortzeko epeen berri ez du eman poliziak, ezta zehaztasun gehiagorik ere.

Ordubeteko atzerapenarekin hasi da gaurko saioa. Horrez gain, epaiketan poliziaren agerraldia oztopatzeko saiakera ezberdinak egin dituzte auzipetuen abokatuek eta saioa birritan eten behar izan dute hori dela eta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea