Politika -

EAJ-PSE polemika

PSEk eta EAJk irainekin amaitzeko eskatu diote elkarri

Eneko Arruebarrena Leioako alkateak lehendakaria 'pelelea'dela Interneten esan ostean piztu da eztabaida. Sozialistek eta jeltzaleek hemerotekara jo dute irainak gogoratzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

PSE-EEren Exekutibak Patxi Lopez lehendakariaren irudiari "errespetua" zor zaiola eskatu du, Iñigo Urkulluri "bere alderdikideek lehendakariaren kontra egiten ari diren irain eta kalumnia kanpainari amaiera jartzeko" dei eginez. Jeltzaleek euren jarrerarekin aurrera jarraitzekotan, "euskal sozialistak aurrean izango dituzte, ondorio guztiekin".

Komunikatu baten bidez, "egunero" lehendakaria bezalako instituzio garrantzitsu baten kontrako "irain zaparradarik" onartzeko prest ez dagoela adierazi du PSE-EEk. Sozialisten hitzetan, "ekintza politikoarekin batera doan jarrera egokien mugak gainditu dira" azken egunetan.

Jarrera horren azken atala gaur bertan izan da, Eneko Arruebarrena Leioako alkateak interneten zabaldutako "irain onartezinarekin": "norbait konturatu al da Patxi Lopez Lehendakari akronimoa (PLL) nola ahoskatzen den? Pelele, pertsonajea oso-osorik definitzen duen hitza".

Era berean, sozialistek bide berbera erabiliz Imanol Landa Getxoko alkateak zabaldutako "graziak" aipatu dituzte. PSE-EEren ustez, "azken kasu honetan Eudeleko presidenteak zer edo zer egin beharko luke, Euskadiko erakunde egituraren parte batekin zerikusia duelako, udalekin hain zuzen".

EAJren Exekutibak PSE alderdiari eskatzen dio bere alderdiarekiko behar den “begirune instituzionala” gorde dezala. Izan ere, EAJk "ez ditu onartuko PSEren idazkari nagusi eta lehendakari den Patxi Lópezek EAJi eskaintza onenaren truke saldu izana egotzi zionean egin zituen adierazpenak. Honakoa, Euzko Alderdi Jeltzaleari egin zaion irain onartezina da".

Iñigo Urkullu EAJko presidenteak PSEri eskatzen dio bere burua azter dezala eta ez dadila mugatu historia hurbilaren "hurrengo orrialdera" pasatzera.

Ildo horretan, hemerotekan kontsultatzea gomendatu dio, Euskadiko Alderdi Sozialistaren ordezkariek EAE-Euskadiko aurreko ordezkari gorenari eragindako adeigabekeriak gogora ekartzeko.

Era berean, gogoratu egin du "begirune instituzionala urratzea dela" EAJ-PNVren beste ordezkari instituzionalei" histari, baldar,zakar zirtzil" deitu izana.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea