Politika -
15 auzipetu daude
ANak kale borrokarekin zerikusia zuen epaiketa atzeratzea erabaki du
Eztabaida handia sortu da epailearen eta defentsaren artean, aurrez sinatutako akordioa ez dutelako onartu.
Erredakzioa
Auzitegi Nazionalak kale indarkeriarekin zerikusirik zeukan epaiketa bat atzeratzea erabaki du gaur goizean, nahiz eta, saioa hasi aurretik, fiskala eta defentsa abokatua akordio batera iritsi.
Orotara hamabost pertsona epaitu behar zituzten, kale borrokarekin zerikusia dutelakoan. 4 eta 14 urte arteko kartzela zigorra eskatu zuen fiskalak bere egunean, baina akordio batera iritsi da abokatuekin.
Epaiketa hasi orduko, Fiskaltzak esan du akordiorik ez dagoela. Hori jakinda, defentsa abokatuak epaiketa bertan behera uzteko eskatu du, defentsa prestatu ahal izateko.
Egoera honen ondorioz, eztabaida handia izan da aldeen artean, eta epaileak hitz gogorrak esan dizkie abokatuei. Bere onetik aterata, Guevara epaileak saioa hasteko agindua eman du. Defentsako abokatu batek saioa utzi du, eta, halabeharrez, saioa bihar arte eten du epaileak.