Politika -

KATALUNIA

Guardia Zibilak lagun bat atxilotu du CDRen kontrako operazio batean

Atxilotuak terrorismo eta matxinada delituak egin ote dituen ikertzen ari da Auzitegi Nazionaleko Fiskaltza.

Viladecansen atxilotu duten emakumea. Argazkia: EFE
Viladecansen atxilotu duten emakumea. Argazkia: EFE
Bi polizia operazio, Katalunian

1:36

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak Errepublikaren Defentsarako Batzordeen (CDR) kontrako polizia operazioa abiatu du gaur goizean Katalunian, eta emakume bat atxilotu du Viladecans udalerrian (Bartzelona), terrorismo eta matxinada delituak leporatuta.

Diego Egea Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz atxilotu dute emakumea, Fiskaltzak ustezko terrorismo eta matxinada delituengatik jarritako salaketa baten ikerketaren harira.

Espluges de Llobregat herrian (Bartzelona) beste pertsona bat atxilotzeko agindua ere eman du, baina Guardia Zibilak ez du gizonezkoa aurkitu eta haren bila ari dira.

Bien etxebizitzak miatu dituzte eta, Fiskalaren esanetan, atxiloketa gehiago izan daitezke datozen orduetan.

Guardia Zibilaren arabera, atxilotutako emakumeak audio bat zabaldu zuen Aste Santuan sare sozialetan Errepublikaren Defentsarako Batzordeek Aste Santuan egitekoak zituzten ekintzak zehaztuz.

Aste Santuan, Errepublikaren Defentsarako Batzordeek Kataluniako hainbat errepide, autobide eta trenbidetan hesiak jarri zituzten, Errepublika aldarrikatzeko eta politikari independentisten askatasuna exijitzeko.

Atxiloketen aurrean borrokan jarraitzeko deia egin dute Errepublikaren Defentsarako Batzordeek sare sozialetan zabaldutako mezuen bidez: "Urriaren 1eko errepresioaren baitan jaio ginen eta orain erasoaldi honi aurre egingo diogu eta indartuta eta inoiz baino babes handiagoarekin aterako gara".

20:00etan, milaka lagunek Bartzelonako Sant Jaume plaza bete dute, polizia-operazioa salatu eta Errepublikaren Defentsarako Batzordeei elkartasuna adierazteko. Kataluniako herri eta hiri ezberdinetan izan dira mobilizazioak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kataluniako albisteak Berriak Politika Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa