Politika -

CIFUENTESen masterra

Cifuentesen masterraren institutuko zuzendariordeak kargua utzi du

Laura Nuñok azaldu duenez erabaki pertsonala hartu du kargua uzteko eta irakasle gisa jarraituko du Errege Juan Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuan.

Laura Nuño Errege Juan Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendariordea. EFE.
Laura Nuño Errege Juan Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendariordea.
Laura Nuño Errege Juan Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendariordea. EFE.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Laura Nuño Errege Juan Carlos Unibertsitateko Zuzenbide Publikoko Institutuko zuzendariordeak kargua utzi du, Cristina Cifuentesen masterraren auzia dela eta sortutako "konfiantza krisiagatik".

Nuño "hondatuta" dagoela esan du eta, ondorioz, ikastetxea uztea erabaki duela azaldu du. Bestalde, teknikariak Errege Juan Carlos Unibertsitatearen azken 10 urteotako nondik norakoak ikertzen ari dira.

"Erabaki erabat pertsonala" dela esan du Nuñok, eta Zuzenbide Publikoko Institutuan irakasle gisa jarraituko duela azaldu du.

Laura Nuñoren izena eta sinadura hainbat baliozkotze akta ofizialetan agertu dira; esaterako hainbat ikasleri, tartean Cifuentesi, baliozkotutako hiru irakasgairen aktetan. Gainera, masterraren batzordeak horren Kalitatea Bermatzeko 2012ko maiatzean ustez egindako bilera batean ere parte hartu zuela jasotzen dute akta horiek.

Hala ere, Nuñoren hitzetan, akta horietan agertzen diren sinadurak "ez dirudite bereak", eta ez du gogoratzen "ikasgaia horren harira ezer baliozkotu zuenik, ezta bilera horretan ere egon zenik".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Alderdi Popularra Madril albisteak gaur