Politika -
Auzitegi Konstituzionala
Konstituzionalak abala eman die hauteskunde-besperako protestei
Bertan behera utzi du Andaluziako Auzitegi Nagusiaren epai bat, hauteskunde nagusien bezperan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko manifestazio bat debekatu zuena.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak ezeztatu egin du Andaluziako Auzitegi Nagusiaren erabaki bat, 2009ko martxoaren 8an Sevillan Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko manifestazio bat galarazi zuena, biharamunean hauteskunde nagusi eta autonomikoak izango zirelako. Manifestazioaren deialdia 2009ko martxoaren 8rako egin zen.
Horrela, Konstituzio Auzitegiak manifestazioak hauteskundeen bezperako egunetan egitea zilegi dela esan du, hauteskundeetan eragin zuzena ez duten bitartean.
Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoaren arabera, hauteskundeetarako kanpaina "legalki" amaitu ostean ezin da propagandarik zabaldu, ezta kanpainarik egin ere.
Horrek, Auzitegi konstituzionalak dioenez, ez du esan nahi hauteskundeen bezperan ezin dela politikarekin zerikusia duen manifestaziorik egin, ondorioz, hautesleen erabakian eragina ez zuzena izan dezakeetan.