Politika -

Erkidego islamikoekin bilera

Urkulluk elkarbizitza eta Giza Eskubideak proposatu ditu, jihadismoari aurre egiteko

Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko erkidego islamikok "Ados" aholku-batzordea sortu dute, elkarbizitza anitza eta bakea sustatzeko helburuz.

Urkullu, euskal erkidego islamikoekin, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Urkullu, euskal erkidego islamikoekin, Gasteizen. Argazkia: EiTB
Komunitate islamikoekin elkarbizitza sendotzeko lanean hasi dira

1:21

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, aitzaki erlijiosoa duen terrorismoak, islamistak esaterako, "gure bizikidetzaren esparruaren euskarri den pluralismoa desbideratzea du helburu" eta, horren aurrean, "bakea, elkarbizitza eta Giza Eskubideen defentsa sutsua" proposatu du.

Eusko Jaurlaritzaren eta Euskadiko erkidego islamikoren artean eratutako "Ados" aholku-batzordearen aurkezpenean izan da Urkullu larunbat honetan, Gasteizen. Bizikidetzaren alde eta arrazismoari, xenofobiari, islamofobiari edo erlijioagatiko nazioarteko terrorismoari aurre egiteko lan egingo dute.

Batzorde horren egindako lehenengo bileraren ostean, lehendakariak adierazi du erradikalizazioari aurre egiteko erantzunik onena dela "pluralismoan oinarritutako bizitza-proiektua defendatzea, sustatzea eta partekatzea". "Asmo hori erlijioaren eta politikoaren gainetik dago, eta erlijio bakar batek ere ezin du erabili terrorismoa zuritzeko", gaineratu du.

Urkulluk azaldu duenez, batzorde horri esker, "partekatuko dugu, erlijioaz haratago, giza-duintasunari errespetuan eta aniztasunean oinarritutako elkarbizitza".

Hayar Samadi Euskadiko erkidego islamikoen bozeramaileak ere hitz egin du, euskaraz eta gaztelaniaz, eta esan du erkidego horiek bat egin dutela "erradikalizazioak saihesteko irtenbideen bilaketarekin, elkarbizitza eta batasun soziala hobetzeko asmoz".

"Ados" batzordeak, bere lehen bileran, bi txosten agindu ditu: batetik, egungo errealitateari eta erkidego islamikoak euskal gizartean bizikidetzan jarduteko ikuspegiei buruzkoa eta, bestetik, musulmanek Euskadin dituzten kezka eta aldarrikapenei buruzkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Urkullu Albisteak migrazioa Jihadismoa Gasteiz berriak Eguneko albisteak Eskubide unibertsalak