Politika -

Euskaraldia

Legebiltzarrak Euskaraldia ekimenarekin bat egiteko deia egin die herritarrei

'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimena azaroa eta abendua bitartean egingo da eta herritarren arteko harremanetan euskararen erabilera sustatzea du helburu.

Euskaraldiaren aurkezpena. Artxiboko argazkia: Irekia
Euskaraldiaren aurkezpena. Artxiboko argazkia: Irekia
Euskaraldiaren aurkezpena. Artxiboko argazkia: Irekia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak adierazpen instituzionala onartu du ostegun honetan 'Euskaraldia, 11 egun euskaraz' ekimena babesteko eta herritarrei iniziatiba horretan parte har dezatela eskatzeko.

'Euskaraldia' ekimena azaroa eta abendua bitartean egingo da, hizkuntza ohiturak aldatu eta euskal hiztunen artean euskararen erabilera bultatzeko asmoz.

Ildo horretan, ekimenaren sustatzaileek euskararen erabilera sustatzeko eskura dituzten neurri guztiak har ditzatela eskatu diete erakundeei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskaraz Politika Eusko Legebiltzarra Gizartea Albisteak Euskaraldia abestia 2025