Politika -
Kataluniako hauteskundeak
Rajoy: 'Bistakoa da Zapateroren politikek jendea aspertu dutela'
PP alderdi "zabala" dela eta denak sartzen direla sinestarazi nahi die espainiar gehiagori PPko presidenteak, eta hori izango da bere erronka hemendik aurrera.
Erredakzioa
Gaur Mariano Rajoy PPko presidenteak Batzorde Exekutibo Nazionalaren aurrean adierazi duenez, bistakoa da Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidenteak nazio mailan burututako politikek jendea aspertu dutela.
PSC alderdiak galdu eta bere alderdira joan diren botoak azpimarratu ostean, honako erronka ezarri dio bere buruari: "Espainiar gehiago konbentzitu, izan ere, PP alderdi zabala da eta jende guztia sartu daiteke".
Alderdiko kide nagusien aurrean esan duenez, PSC bere hautesleen aurka joan, izan ere, "nazionalistatzat edo pseudo-nazionalistatzat" mozorrotu du bere burua.
"PSC alderdiak denari uko egin dio eta azken urteotan abian jarritakoaren guztiz aurkako diskurtsoa izan du. Iruzurrak bizitzan ordaintzen dira eta politikan ere; etorkizunera begira, hori gogoratzea garrantzitsua da", esan du.
Hiruko Gobernuaren, eta batez ere, PSC alderdiaren aurkako kritika zorrotzak izan ditu. Rajoyren hitzetan, "hiritarrek gobernu kaskarrak zigortzen dituzte, eta hirukoa ez da gobernu ona izan Kataluniarentzat".