Politika -

Presoak

Frantziak Espainiaren esku utzi ditu Gorka Palacios eta Ugaitz Errazkin presoak

Horrez gain, Asier Borrero presoa Mont-de-Marsango espetxera eraman dute. Euskal Herritik hurbildu dauden kartzelatara eramaten dute hamaikagarren presoa da.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Frantziak Espainiaren esku utzi ditu Gorka Palacios eta Ugaitz Errazkin ETAko presoak, Auzitegi Nazionalean auzibideak irekita dituztelako.

Etxeratek jakinarazi duenez, Frantzian ezarritako zigorrak bete ostean estraditatu dituzte biak. Azken urteotan Saint Maur eta Chateaurouxeko espetxeetan egon dira preso, hurrenez hurren. Egun, Soto del Realeko (Madril) kartzelan daude.

Parisko Zigor-arloko Auzitegiak 18 urteko kartzela-zigorra ezarri zion Gorka Palaciosi eta 7 urtekoa Ugaitz Errazkini.

Bestalde, Asier Borrero presoa Poissyko espetxetik (950 km) Mont-de-Marsango kartzelara eraman du. Frantziak Euskal Herritik gertu dauden espetxeetara aurten hurbildu duen hamaikagarren presoa da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak Frantzia ETA Albisteak Gaur Albisteak Frantziako Gobernua gaur