Politika -
Primarioak
Enrique Maya hautatu dute UPNren Iruñeko alkategai
Bozen % 79 lortu du Mayak, eta Maria Kutz hautagaiak, berriz, bozen % 19. Iruñeko hautagaia aukeratzeko UPNk primarioak egiten dituen lehenengo aldia da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2019ko udal hauteskundeetarako UPNren Iruñeko alkategaia izango da Enrique Maya, igande honetan izandako primarioetan bozen % 79 eskuratu ostean. Maria Kutz hautagaiak, aldiz, botoen % 19 lortu du.
Parte-hartzaileen % 1ak zuriz bozkatu du, eta beste % 1a boza baliogabeak dira. UPNk ohar baten bidez jakinarazi duenez, 556 eskualde-afiliatu zeuden deituta boza ematera. Afiliatuek bozkatzeko aukera izan dute igande honetako 10:00etatik 14:00ak arte, Iruñeko Hiru Erregean Hotelean.
2016ko apirileko batzarrean onartutako aldaketari esker, udal hauteskundeetako Iruñeko hautagaia aukeratzeko UPNk primarioak egiten dituen lehenengo aldia da.