Politika -
Adierazpen askatasuna
Espainiako ereserkia txistukatzea bultzatu zuena absolbitu du Auzitegi Nazionalak
Koroa iraintzeagatik eta Espainiari idoi egiteagatik 7.200 euroko zigorra jarri zioten Catalunya Accioko presidenteari, baina egindakoa "kritika askatasunaren" barruan dagoela esan du Audientziak.
Agentziak | Erredakzioa
Santiago Espot, Catalunya Accioko presidentea eta 2015eko Errege Kopako finalean Espainiako ereserkia txistukatzea bultzatu zuena, absolbitu dute, egindakoa "kritika askatasunaren" barruan dagoelako.
Horrela, Koroa iraintzeagatik eta Espainiari idoi egiteagatik jarri zioten 7.200 euroko zigorra baliogabe utzi du Auzitegi Nazionalak.
Epaitegiaren arabera, txistualdia sustatzen zuen testuak "Katalan estatu bat aldarrikatzeko irudimenezko helburu aitortua" dauka, baina ez dauka iraingarria edo bidegabea den eta estatuburua mespretxatzea dakarren zatirik. 'Espainiako ereserkia eta Felipe Borboikoa Erregea txistukatzearen alde' titulua zuen testuak.
Absoluzio testuaren arabera, "gizalegearen kontra, modu desegoki eta zorigabean, eta hezibide txarrez" erabili zen kirol ekitaldia.
Aretoak Espainiari idoi egin zenik ere baztertu du. Txistualdia "biziki gaitzesgarria" da, baina ezin da zigortu, Kode Penala erabilita.
Epaiaren arabera, kritika askatasunaren barruan egin zen, "batez ere kritika horren jomuga direnak goigaitzen, arduratzen edo nazkatzen" dituelako.