Politika -

HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK 2019

Maria Chivite izendatu du PSNk Nafarroako Gobernurako hautagai

PSNk argitaratutako oharrean jakinarazi du ez dela beste hautagaitzarik aurkeztu.

Maria Chivite, PSN. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.
Maria Chivite izendatu du PSNk Nafarroako Gobernurako hautagai
Maria Chivite, PSN. Artxiboko irudia. Argazkia: EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako sozialistek Maria Chivite izendatu dute Nafarroako Gobernurako presidentetzarako hautagai 2019an egingo diren hauteskude autonomikoetarako. "Nafarroako Gobernuko buru izateko prest" daudela gaineratu du Chivitek.

Victoria Montorik, Valtierrako alkateak, eta Mikel Bezunarteak, Eguesibarreko zinegotziak, baieztatu dute sozialista "pozik" dagoela hauteskunde primarioek "alderdiaren batasuna eta babesa" erakutsi dutelako.

Maiatzaren 2an amaitu zen bermeak aurkezteko epea. Chiviteren kasuan alderdiaren estatutuak eskatzen duen gehiengoa "nabarmen" gainditzen du. Bermeak balioztatu ondoren, ez du inork errekurtsorik aurkeztu.

PSNk argitaratutako oharrean jakinarazi du ez dela beste hautagaitzarik aurkeztu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika PSN Nafarroa Alderdi politikoak Nafarroako Hauteskundeak Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Nafarroako Gobernuko lehendakaria