Politika -
Bilera
Terrorismoaren aurkako Ituna ostegun honetan bilduko da
Rajoy terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariekin Moncloa Jauregian elkartu baino ordu batzuk lehenago bilduko da Terrorismoaren aurkako Ituna.
Agentziak | Erredakzioa
ETAren desegitea aztertzeko, Terrorismoaren aurkako Itunaren bilera ostegun honetarako deituko du Juan Ignacio Zoido Barne ministroak.
Erakundea desegin ondoren, adierazpen instituzionala egin zuen Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak iragan ostiralean, eta datozen egunetan Exekutiboak itunaren sinatzaileak deitu behar zituela iragarri zuen.
Azkenean, bilera hori ostegun goizean egingo dutela jakinarazi dute Exekutiboko iturriek.
Terrorismoaren aukako Ituna terroristen aurrean demokraten batasunaren ikur izan da hamarkadetan, eta orain demokrazian, Justizian eta Espainian sinesten duten guztien “batasunerako osagai” izan behar du, Rajoyk ostiralean azpimarratu zuenez.
Rajoy terrorismoaren biktimen elkarteetako ordezkariekin Moncloa Jauregian elkartu baino ordu batzuk lehenago bilduko da Terrorismoaren aurkako Ituna.
Rajoyk biktimak arratsalderako deitu ditu, ETAk desegitearen truke etekinik lortuko ez duela pertsonalki azaltzeko, eta ETAren biktimekiko Espainiako Gobernuaren erabateko konpromisoa berresteko.