Politika -
Protesta ekintza
Independentistek berdez tindatu dituzte Cibeles eta Pariseko Louvre
Horrela, ekintzaileek "era baketsuan eta indarkeriarik erabili gabe" Euskal Herriko independentzia aldarrikatu dute.
Erredakzioa
Independentistak sareko kideek berdez tindatu dituzte Madrileko Cibeles, eta Pariseko Louvre piramideko iturrietako urak, erakundearen antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Espainiako Konstituzioaren urtemuga aitzakia hartuta, Batasuna eta Eusko Alkartasuna alderdiek osatzen duten plataformako kideek "era baketsuan eta indarkeriarik erabili gabe" Euskal Herriko independentzia aldarrikatu dute.
"Egungo egoera ez dute herritarrek erabaki, inposatu egin dute", adierazi du Independistak sareak. Hori horrela, Madrileko eta Pariseko protesta ekintzekin egoera hori salatu dute.
Independisten esanetan, "Espainia eta Frantziako Estatuen jarrera ikusita, desobedientzia zibila bultzatu behara dago eta hrixe da, hain zuzen, horrelako ekintzen atzean dagoen asmoa".