Politika -
Katalunia
Quim Torra presidenteak bere Twitter kontua hackeatzen saiatu direla salatu du
Beste pertsona batzuek idatzitako mezuak ager daitezkeela ohartarazi du.
Agentzia | Erredakzioa
Quim Torra Kataluniako presidenteak salatu duenez, bere Twitter kontua hackeatzen saiatu dira azken orduetan. Hala, ohartarazi du berak idatzi ez dituen mezuak ager daitezkeela. Ostegun honetan hartuko du kargua Torrak.
"Zoritxarrez nire Twitter kontua hackeatzen saiatzen ari direla jakinarazi behar dut. Nik egin ez ditudan iruzkinak ager daitezke. Lehenbailehen konpontzen saiatuko naiz", dio sare sozialean partekatutako mezuan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea