Politika -

Politikoen erreakzioak

Alderdi politikoen erantzunak Otegiren absoluzioaren aurrean

PSE-EEk demokraziak "Espainian funtzionatzen duela" dio, PP epaiarekin bat ez datorren bitartean, eta Ezker Batuaren iritzitan, "inoiz hasi behar ez zuen prozedura bat izan da".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi politikoen erantzunak Otegiren absoluzioaren aurrean:

EAJ-k baieztatu duenez, Auzitegi Nazionalaren Arnaldo Otegiren aurkako epaiketa ez zen inoiz egin behar, eta ez zuten kartzelan sartu behar. Alderdiak bere errespetua erakutsi du "Auzitegi Nazionalaren erabaki logikoagatik".

PSE-EEren iritzitan, Arnaldo Otegiren absoluzioak "agerian utzi du demokraziak eta zuzenbidezko estatuak ondo funtzionatzen dutela, bai epaiak gustukoak ditugunean, baita hartutako erabakiak gaizki iruditzen zaizkigunean ere". Eta gaineratu duenez, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiak PSE-EEren errespetu osoa du, "gainontzeko epaiek bezala".

PPk adierazi duenez, berriz, "Auzitegi Nazionalaren epaia errespetatzen dugu, baina ez gatoz bat", eta zehaztu duenez, "delitu ez izateak ez du esan nahi demokrazian legezkoa denik". Horrez gain, "demokratek ETA eta Batasunaren aurkako presioa jaisteko aitzakia bezala ez hartzeko" eskatu du.

Aralar Arnaldo Otegiren absoluzioagatik pozik azaldu da, Anoetako belodromoko mitinean deliturik egin ez zela esanez, eta bake-proposamen bat aurkezteak ezin duela delitu izan errepikatu du.

Ezker Batuaren iritzitan, Auzitegi Nazionalaren epaiak "EBn hasieratik esan genuena berretsi du: sententziak ez zuela zentzurik eta prozedura ez zela inoiz ireki behar izan".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea