Politika -

Hitzaldia Errenterian

'Antxon' ETAko agintari ohia: 'Borroka armatuak muga jo du'

Ezker abertzaleak metodo politikoen aldeko apustua egin duela errepikatu du Eugenio Etxebestek, eta udal-hauteskundeetan izateko borondatea duela ziurtatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Borroka armatuak muga jo" duela adierazi du gaur Eugenio Etxebeste Antxon ETAko agintari ohiak, eta ez "porrot egin duelako", "bere garaian egin beharreko ekarpena egin zuelako" baizik.

Errenterian (Gipuzkoa) hitzaldi bat eman du Antxon-ek. Ezker abertzaleak metodo politikoen aldeko apustua egin duela errepikatu du Eugenio Etxebestek, eta udal-hauteskundeetara aurkezteko borondatea duela ziurtatu du, baina ezinezko baldin bazaio, ez du "jokaleku demokratikoa" utziko.

"Atzera egitea ez litzateke serioa izango. Ezker abertzalearen akatsa izango litzateke. Hauteskunde zehatz batzuetatik harago doa gure estrategia eta emaitzak ikusi egingo dira, baina epe laburrera egin daiteke. Estatua nabarmen uzteko modurik onena hartutako bidetik jarraitzea da", azpimarratu du.

Hala ere, hauteskundeei uko egiten ez dietela errepikatu du. Horretarako "pauso kontsekuenteak" ematen eta "hauteskundeetan izateko formulak" bilatzen ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea