Politika -

Egoitza berria, Zarautzen

EA: 'Zuzenbide Estatua lehertarazteko prest dago Espainiako Gobernua'

Urizarren esanetan, "independentziaren aldekoen beldur dira; hauteskundeetan indarkeriarekin loturarik ez duen aukera independentista batek erabakitzeko eskubidea mahai gainean jarriko lukeelako".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Perez Rubalcabaren mehatxuek argi uzten dute eskaintza subiranista sinesgarri bat oztopatzeko Gobernua Zuzenbide Estatua lehertarazteko prest dagoela", adierazi du Peio Urizar EAko idazkari nagusiak, eta bere buruari galdetu dio "zenbat gehiago eskatuko diote subiranotasunaren aldeko mugimenduari?".

Espainiako eta Euskadiko gobernuetako ordezkarien azken asteetako adierazpenek argi utzi dutenez, "PSOEk eta PPk independentziaren aldeko mugimendu indartsu baten beldur dira, hau da, demokraziaren beldur dira", esan du Urizarrek Zarautzeko EAren egoitzaren inaugurazioan.

Subirotasunaren aldeko liderraren hitzetan, "independentziaren aldekoen beldur dira hauteskundeetan"; izan ere, "erakundeetan gehiengo artifizial bat dagoela agerian utziko lukeelako", eta "babes sozial handia eta indarkeriarekin loturarik ez duen aukera independentista batek erabakitzeko eskubidea berriz mahai gainean jartzea eragingo lukeelako".

Urizarren aburuz, "aldaketa politikoak atzera bueltarik ez duela barneratu dute indar politiko guztiek, salbuespenik gabe, eta hauteskundeetarako bost hilabete falta direnean, PSE eta PP lau urte gehiagoz erakundeetan egoteko ezker abertzalearen ilegalizazioa luzatzea baino ez zaie ardura".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea