Politika -

Hautagaien aurkezpena

Lehendakaria: 'Aldundiek ez diote Gobernuari oposiziorik egin behar'

Patxi López aboga por dejar atrás "ese tiempo de la bronca y de confrontación permanente" para hacer frente a la crisis.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak "herri eta gizarte bateratu batek elkarlanerako prest dauden erakundeak" behar dituztela esan du, "proiektuak partekatu eta ahaleginak gehitu eta euskaldunok egun dauzkagun arazoei beharrezkoa den erantzuna emateko".

Lopezek euskal sozialistek hiru Aldundietarako hautagaien aurkezpenean egin ditu: Jose Antonio Pastor (Bizkaia), Miguel Buen (Gipuzkoa) eta Txarli Prieto (Araba).

Gobernuak, Aldundiek eta udalek "politikak eta baliabideak bateratu eta gure herriko proiektu handiak aurrera atera behar ditugu", azpimarratu du Patxi Lopezek, "izan ere, jarrera hori denon onerako da eta Euskadiren modernizazioari bultzada nabarmena emateko balio dute", azaldu du lehendakariak.

Hala ere, "nahiz eta hori ezaguna izan, batzuek iraganera begira jarraitzen dute, borroka eta etengabeko norgehiagoka nagusi zen garai hartara", ohartarazi du lehendakariak.

"Krisiak dauzkagun mugak erakutsi dizkigu", gaineratu du Patxi Lopezek, "horregatik dirua eta baliabideak neurririk gabe gastatzeko garaiak amaitu dira eta ezin dugu leku bakoitzean, lurralde bakoitzean, gauza bera edukitzeko asmoarekin jarraitu, hori ordaintzeko modurik ez dagoelako". "Hori dela eta. Ezin diegu elkarri bizkarra eman eta batera lan egin behar dugu", esan du Patxi Lopezek.

Lehendakariak batasunaren ideian sakondu nahi izan du, "ea horrela behin betiko bakea laster eskuratzea lortzen dugun", izan ere, Patxi Lopezen hitzetan "ezker abertzalea mugitzen ari da eta hori mundu guztiak onartzen du, eta gainontzekoek ezin dugu bakotza bere aldetik ibili".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea