Politika -

Mugimenduak Batasunan

EBk Batasunaren legeztatzea exijitzeko eskatu dio Patxi Lopezi

Lehendakariari "Euskadin benetako bake prozesua bultzatzeko borondaterik ez izatea" leporatu dio PP eta Zapateroren "menpe" egoteagatik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Serafin Llamas EB-Berdeakeko Presidentziako bozeramaileak Patxi Lopez lehendakariari eskaera zuzena egin dio: Zapateroren Gobernuari ezker abertzalea legalizatzea exijitu eta Euskadin alderdien mahaia deitu dezala, alderdi "guztiak" bildu eta "bide komun bat adosteko.

Bilbon emandako prentsaurrean, Llamasek lehendakariak larunbatean esandakoak hizpide izan ditu. "Ezker abertzalea mugitzen ari da, eta hori mundu guztiak onartzen du, gainontzekoek ezin dugu bakoitza bere aldetik ibili demokraten arteko diferentziak handituz", esan zuen orduan lehendakariak.

EBko kideak "koherentea" izateko eta "bide politiko eta demokratikoen aldeko apustu hori onartu eta Zapateroren Gobernuari ezker abertzalea legalizatzeko" eskatu dio Patxi Lopezi. Era berean, alderdien mahaia "berehala" antolatu dezala ere eskatu dio, "bide komun bat adostu ahal izateko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea