Itxi

Politika

ESTRASBURGO

Altsasuko gazteen senideek Espainiako Justizia salatu dute Estrasburgon

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Bel Pozueta eta Edurne Goikoetxea senideek babesik eza salatu dute. Halaber, euren seme-alabek bizi duten injustizia egoera gertutik jarraitzeko eskatu diote Europari.

  • Edurne Goikoetxea. Argazkia: Altsasu Gurasoak

    Edurne Goikoetxea. Argazkia: Altsasu Gurasoak

Auzitegi Nazionalak epaitutako Altsasuko gazteen bi senide Estrasburgon dabiltza egunotan, Europako Parlamentuaren egoitza dagoen hirian, euren seme-alaben egoeraren berri emateko eta europarlamentariekin biltzeko. Eurekin batera Estrasburgon dira kartzelan dauden Kataluniako independentisten senideak eta Valtonyc rap kantariaren aldeko taldeko kideak ere eta guztiek ere Espainiak bizi duen "atzeraldi demokratikoa" salatu dute.

Bel Pozuetak, behin-behinean espetxean dagoen Adur Ramirez Altsasuko gaztearen amak, salatu duenez epaiketaren aurretik eta epaiketan bertan babesik gabe sentitu dira. "Prozesuak inpartzialtasuna zalantzan jarri du, izan ere, akusazioa jasandako kalteak handiagotzen ahalegindu da, terrorismo delitua oinarri hartzeko", esan du.

Pozuetaren esanetan, Estatu espainiarrean zenbaitek interesa dute ETA indarrean dagoela, dena ETA dela eta Altsasuko gazteek ETAren estrategia jarraitzen ari zirela esateko.

Gainera, euren seme-alabak bizitzen ari diren injustizia egoera gertutik jarraitzeko eskatu diote Altsasuko gazteen senideek Europar Batasunari.

Bestalde, Anna Forn kargugabetutako Joaquim Forn Kataluniako Barne kontseilariaren alabak salatu duenez, "demokratikoki aukeratutako" Gobernu bateko kideak, Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohia eta Jordi Sanchez eta Jordi Cuixart ekintzaileak behin-behinean kartzelan daude "eskubide demokratikoetan demokratikoena ahalbideratzeagatik".

Azkenik, Valtonycen aldeko taldearen izenean Mulay Embarekek hitz egin du eta rap kantariari Espainiako Justiziak abesteagatik ezarritako hiru urte eta erdiko zigorra salatu du.

 

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena