Politika -

Legebiltzarrean

EITBn 'konfiantza giroa berreskuratzeko' deia egin du Suriok

EITBren Kontrolerako Batzordean agertu da gaur zuzendari nagusia, Eusko Legebiltzarrean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alberto Surio EITBko zuzendari nagusiak EITBn "konfiantza giroa" berreskuratzeko deia egin du, eta horretarako "borondatea" azaldu du. EITBren Kontrolerako Batzordean agertu da Surio, Eusko Legebiltzarrean.

EITBko zuzendaritza eta langileen batzordeko sindikatu nagusietako kideak izan dira Batzordean.

Urrian, Gernikako Estatutuaren urteurrena zela eta, albistea egiteko orduan politikako arduradunaren eta kazetari baten artean izandako gorabehera izan da Batzordeko gai nagusia. Ondorioz, zuzendaritzak erredakzioko bi kazetari ohartarazi egin zituen.

Langileen Batzordeak "inposizioa" eta "zentsura" salatu ditu.

Zuzendaritzak, berriz, una hartako lan alorreko desadostasun bat besterik ez zela izan esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea