Politika -

Lege-proiektua

2011ko aurrekontuei betoa jarri die Senatuak

Horrela, lege-proiektua kongresuari itzuli dio Senatuak. BNGren betoa onartu du Ganberak. Ekimenak aldeko 138 boto jaso ditu eta kontrako 124.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2011ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei betoa jarri die Senatuak gaur, PPk, CiUk, ERCk, ICVk eta BNGk ekimena babestu ostean. Horrela, lege-proiektua Kongresuari itzuli diote, datorren astean osoko bilkurak betoa ken dezan.

BNGren betoa onartu du Ganberak. Ekimenak aldeko 138 boto jaso ditu eta kontrako 124. Guztira, bost beto aurkeztu dituzte (PP, CiU, ERC, ICV eta BNG). BNGk aurkeztutakoa izan da aurrenekoa eztabaidatzen, ondorioz, gainerako betoak ez dituzte eztabaidatu behar izan.

Horrela, Estatuko aurrekontuak atzera bota ditu Senatuak laugarren aldiz, Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak denez geroztik.

Orain Aurrekontuak Kongresura itzuliko dira, baina Gobernuak EAJrekin eta CCrekin duen ituna baliatuko du gehiengo absolutua lortzeko eta Senatuak ezarritako betoa altxatzeko.

Betoak ez du ondorio praktikorik, baina Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuarentzako kolpe politiko berri bat da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea