Politika -

Eusko Legebiltzarra

Batzordeak 33 lagun deituko ditu deklaratzera Miñano auzian

Deklaratu beharko dutenen izenak datozen egunetan emango dira ezagutzera. Ikerketa batzordera taldeek eramandako 76 agerraldiren zerrenda 33ra murriztu da galbahetik pasatu ondoren.

ETB

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Miñao auzia eta Arabako ustezko espioitzarena ikertuko duen Legebiltzarreko batzordeak 33 lagun deituko ditu deklaratzera eta 57 txosten eskatuko ditu, ETBk jakitera eman duenez.

Horrela erabaki dute gaur batzorde berezia osatzen duten taldeek. Deklaratu beharko dutenen izenak datozen egunetan emango dira ezagutzera.

Ikerketa batzordera taldeek eramandako 76 agerraldiren zerrenda 33ra murriztu da galbahetik pasatu ondoren. Aurreko Kultura Sailaren hainbat kontrataziotan eginiko ustezko irregulartasunen inguruko argibideak emateko zortzi lagun deitu dituzte.

Arabako ustezko espioitza dela eta, bost lagun agertuko dira eta beste bederatzi Miñao auziaren inguruan. Azkenean, hainbat udalerritan eginiko lur soroen salerosketeei dagokienez hamaika pertsonen agerraldia eskatu du ikerketa batzordeak.

Horretaz gain, ganberako ikerketa batzorde bereziak 57 txosten eskatzea adostu du, gehienak Jaurlaritzari. Datorren astean zehaztuko dute agerraldien egutegia.

Urtarrilaren 3tik aurrera azalduko dira deitutakoak ikerketa batzordean, astelehen, asteazken eta ostiraletan. Legebiltzarreko mahaiak biharko bileran emango dio bide horri.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea