Politika -

Heriotza mehatxuak

Bi pertsona atxilotuta Gasteizen, PPko kide bati mehatxu egiteagatik

Hain zuzen ere, atxilotutakoek Teresa Jimenez Becerril PPk Europako Parlamentuan duen diputatu eta ETAk hildako Alberto Jimenez Becerrilen arrebari egin zioten mehatxu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak bi pertsona atxilotu ditu gaur goizaldean Gasteizko etxebizitza batean, Teresa Jimenez Becerril PPk Europako Parlamentuan duen diputatuari heriotza mehatxuak egitea egotzita.

Atxiloketak goizaldeko lehen orduan egin dituzte, alde zaharrean. Agenteek, gainera, etxabe bat miatu dute.

Aipatu diputatua Alberto Jimenez Becerril PPk Sevillan zuen zinegotziaren arreba da. Azken hori ETAk hil zuen 1998an, haren emaztearekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea