Politika -

Elkarrizketa ETBn

Pastor: 'Ezker abertzaleak arau berdinekin jokatu beharko du'

PSEko bozermaileak esan duenez, aspalditik "prest" dago ezker abertzalearen "lurreratzeko pista", Espainiako demokrazian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzalearen "lurreratzeko pista" aspalditik "prest" dagoela esan du gaur Jose Antonio Pastor PSEko bozeramaileak. Bere hitzetan, "Espainiako demokrazian prest" dago ezker abertzalearen "lurreratzeko pista". "Alderdi demokratikoen pista berdinean lurreratu behar dira", gaineratu du.

ETBn eskaini duen elkarrizketan berretsi duenez, epaitegiek erabakiko dute ezker abertzaleak aurkeztuko duen alderdi berriaren etorkizuna. Alderdi batzuk lehendakariari alderdi berri hori legala izateko esfortzuak egiteko eskatu dizkiote, eta Pastorrek aukera hori baztertu egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea