Politika -
Sanchezen Gobernua
Ivan Redondo donostiarra Pedro Sanchezen Kabineteko zuzendaria izango da
Giza eta Komunikazio lizentziaduna izateaz gain, informazio ekonomikoan aditua da.
Agentziak | Erredakzioa
Ivan Redondo aholkulari politiko donostiarra Pedro Sanchezen Kabineteko zuzendaria izango da, Espainiako Gobernuak agiri batean jakinarazi duenez.
Redondo, 1981ean jaio zen Donostian. Extremadurako Gobernuko aholkularia eta Jose Antonio Monagoren Kabineteko zuzendaria izan zen; halaber, Antena 3 telebista katean, Expansion eta El Mundon analista politiko gisa ibili da.
Deustuko Unibertsitatean Giza eta Komunikazio lizentziaduna da eta Informazio Ekonomikoan (Madrilgo Complutense Unibertsitatean) aditua da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea