Politika -
Kontrolatzaileen krisia
Kongresuak gaur egingo du alarma egoera luzatzeko bozketa
Gobernuak babes nahiko dauka neurria aurrera ateratzeko, EAJk, CiUk eta CCk alde bozkatzea espero baita.
Erredakzioa
Diputatuen Kongresuko osoko bilkurak gaur arratsaldean bozkatuko du alarma egoera urtarrilarne 15a arte luzatzeko Gobernuak egindako proposamena.
Eskaera gehiengo bakunez onartu behar da, eta beraz, badirudi Exekutiboak ez duela arazorik izango neurria aurrera ateratzeko, CiUk, EAJk eta CCk alde bozkatzea espero baita.
Saioa 12:30ean hasi da, eta 14:00etan izango da bozketa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea