Politika -

Bisita

Rubalcabak Euskadin emango dio amaiera urte politikoari

Besteak beste, enpresaburuekin eta bi Exekutiboetako segurtasun arloko ordezkariekin batzartuko da Gobernuko lehen presidenteordea.

Radio Euskadi

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Gobernuko lehen presidenteorde eta Barne ministroak Euskadin emango dio amaiera urte politikoari.

Radio Euskadik jakin izan duenez, Rubalcaba hainbat sektoretako ordezkariekin batzartuko da, hala nola enpresaburuekin eta Espainiako Gobernuko eta Jaurlaritzako segurtasun arloko ordezkariekin. Gainera, Segurtasun Indarren hainbat zentro bisitatuko ditu.

Aipatu iturrien arabera, Rubalcabak Euskadiko ordezkari instituzionalekin eta politikariekin dituen harremanen baitan egingo du bisita.

Lehen aldia izango da Euskadira etorriko dela Gobernuko lehen presidenteorde izendatu zutenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea