Politika -
Kontrolatzaileen krisia
Kongresuak urtarrilaren 15a arte luzatu du alarma egoera
PSOEk, CiUk, EAJk eta CCk alde bozkatu dute, eta PP abstenitu egin da.
Erredakzioa
Kongresuak baimena eman dio gaur Espainiako Gobernuari alarma egoera urtarrilaren 15a arte luzatzeko, aire zirkulazioa normaltzeko eta kontrolatzaileen krisiak piztutako "alarma soziala"ri aurre egiteko.
PSOEk, CiUk, EAJk eta CCk luzapenaren alde bozkatu dute; BNGk, NaBaik, UPyDk eta ERC-IU-ICV taldeak aurka; eta PP abstenitu egin da.
Tribunatik, Ramon Jauregui Presidentzia ministroak ohartarazi du ondorioak "suntsigarriak" izango liratekeela hilaren 3ko kaosa errepikatuko balitz, eta "milaka milioi" euroko galerak ekarriko lituzkeela.
Gobernuaren ustez, ziurgabetasun bera hori "onartezina" da "herrialdearentzat".
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea