Politika -
Katalunia
ANC 'eskubideen urraketak' NBEra eramateko plan bat garatzen ari da
Uztailean eta abuztuan gauzatuko den kanpaina bat ere onartu du, 'irailaren 11 eta urriaren 1a lotzeko eta indar kolektiboak Kataluniako errupublika lortzea ahalbidetuko duela erakusteko'.
Agentziak | Erredakzioa
ANCko Idazkaritza Nazionalak NBEren (Nazio Batuen Erakundea) aurrean "Katalunian eskubide zibilen eta politikoen urraketen salaketa eta ezagutza bultzatzeko" plan bat garatzea onartu du, eskubide zibilen aldeko Kataluniako elkartearekin batera (ACDC).
Ohar batean, erakundeak azaldu du ANCko zuzendaritza Caldes de Malavellan (Girona) bildu dela, eta uztailean eta abuztuan gauzatuko den kanpaina bat ere onartu dutela, "irailaren 11 eta urriaren 1a lotzeko eta indar kolektiboak Kataluniako errupublika lortzea ahalbidetuko duela erakusteko".
Halaber, intranet berri bat ezartzea onartu du, baita hainbat kontsulta egiteko sistema ere, dagokion protokoloarekin.