Politika -
Gasteizen atxilotu zituzten
PPko kide bati mehatxu egitea egotzita atxilotutako bikotea, aske
Biek ukatu egin dute mehatxu mezuak igorri izana, eta politikarien aurkako eraso horiek "nazkagarriak" direla adierazi dute.
Erredakzioa
Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak aske utzi ditu Teresa Jimenez Becerril PPk Europako Parlamentuan duen parlamentarioari mehatxu egitea egotzita asteazkenean atxilotutako bikotekideak, iturri juridikoek jakinarazi dutenez.
Bi atxilotuek ukatu egin dute egotzitakoa, eta politikarien kontrako eraso horiek "nazkagarriak" direla adierazi dute. Azaldu dutenez, babesturik ez daulatem wifi sare bat dute, eta beraz, "edozein" sartu ahal izan da haien konexioan, PPko kideari mehatxu egiteko xedez.
Nolanahi ere, aldika agerraldia egin beharko dute etxetik gertuen duten epaitegian.
Jimenez Becerrilek mehatxuak zituen mezu elektroniko bat jaso zuen ekainaren 29an.
Hain zuzen ere, mezuak haren neba aipatzen zuen (ETAk hil zuen 1998an, haren emaztearekin batera), eta mehatxuak eta irainak ere bazituen.