Politika -

Eusko Legebiltzarra

Mendoza: 'Errenteriako herritarrek bizikidetza berezko egin dute'

Errenteriako alkateak eta hiru zinegotzik agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean.

Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkatea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkatea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE
Julen Mendoza Errenteriako (Gipuzkoa) alkatea Eusko Legebiltzarrean. Argazkia: EFE

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Errenterian (Gipuzkoa) garatutako elkarbizitza eredua nabarmendu du gaur Julen Mendoza (EH Bildu) alkateak. Bizikidetza eredua alderdi politiko guztiek bultzatu dute, baina herritarrek “berezko” egin dute ondoren, alkateak goraipatu duenez.

Mendozak eta EAJko, PSEko eta Irabaziko hiru zinegotzik agerraldia egin dute Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza Lantaldean, 2012az geroztik herrian martxan jarritako elkarbizitza ekimenak azaltzeko. Gatazkak gehien kolpatutako herrietako bat izan da Errenteria.

Orduz geroztik biktima guztiak aitortzeko ekitaldiak egin dituzte herrian. Are gehiago, noizbait Udala edo alkatea espero bezala aritu ez baldin baziren eta biktimak behar bezala ez laguntzeagatik barkamena eskatu zuen Mendozak.

ETAk hildako hiru pertsonari espresuki omenaldia egin zien Errenteriako Udalak duela urtebete. Beste indarkeria mota bateko biktimekin batera egin barik, ezker abertzaleko udal batek ETAko biktimei egindako aurreneko omenaldia izan zen.

Agerraldia egin baino lehen kazetarien aurrean adierazpenak egin ditu Mendozak; izan ere, lantaldeak saioak ateak itxita egiten ditu. Alkatearen ahotan, Errenteriako Udalak eta alderdi guztiek zuzendutako ekimen bat izatetik herritarrek “barneratutako” prozesu bat izatera pasa da.

Bizikidetzaren arrakasta ekimen guztiak alderdi ororen adostasunarekin aurrera eraman direlako posible izan da, azaldu duenez.

Politikarien arteko “konfiantza” eta ezberdinen arteko “elkarrizketa zintzoagatik” lortu dutela azpimarratu du Mendozak.

Bestalde, Edurne Portela historialari, filologo eta idazleak hitza hartu du lantaldean, Elkarrekin Podemosek eskatuta. Besteak beste, ETAren indarkeriaren inguruan El eco de los disparos saiakera eta Mejor la ausencia eleberria idatzi ditu Portelak.

PORTELA LEGEBILTZARRA EFE

Edurne Portela historialari, filologo eta idazlea. Argazkia: EFE

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea