Politika -

Eusko Legebiltzarra

Bitartekaria: 'Biktimen eta kaltegileen arteko bilerek bi aldeei egiten diete mesede'

Esther Pascual Zuzenbide Penaleko doktoreak Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean agerraldia egin du astelehen honetan.

Esther Pascual
Esther Pascual
ETAko presoen eta biktimen arteko elkarrizketak koordinatu zituen emakumea

1:27

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimen eta kaltegileen arteko harremana eta elkarrizketa “oso positiboa” dela defendatu du gaur Esther Pascual Zuzenbide Penaleko doktoreak. 'Langraiz bidera' atxikitako ETAko presoen eta biktimen arteko bileretan bitartekoa izan zen Pascual. Adituaren hitzetan, batzarrok bi aldeei “mesede egiten” diete.

Pascualek Eusko Legebiltzarreko Memoria eta Bizikidetza lantaldean agerraldia egin du astelehen honetan, bilera horietan izandako parte hartzea azaltzeko eta haien erabilgarritasuna defendatzeko. Zentzu horretan, justizia konpontzaile baten lege bat egitea beharrezkoa ikusten du adituak, beste delitu eta gatazka batzuetan bitartekotza eredu berdina aplikatzeko.

2011n presoen eta biktimen artean egindako bilerei “berriz heltzea” beharrezkoa dela adierazi du Pascualek kazetarien aurrean. Hala ere, biktima eta kaltegile guztientzako balio ez duela onartu du. Doktorearen ahotan, batzarren eta elkarrizketaren bidez “guztiek irabazten” dutela demostratu du esperientziak.

“Urteetako galdera askoren erantzuna jaso dezakete biktimek, eta barruan daramaten guztia askatu; eta galdutako duintasunaren eta gizatasunaren zati bat berreskura dezake kaltegileak”, azpimarratu du.

 

Pascual: "Guztiek irabazten dute"

 

“Bata eta bestearen artean gertatutakoaren kontakizuna egiten dute, eta biei mesede egiten die”, erantsi duenez. Esperientzia gizarte osoarentzako adibide izan daiteke, “hain larria den zerbaitengatik bi pertsona eseri eta hitz egiteko gai izan baldin badira, nola ez dute herritarrek gorrotoa gainditu eta elkarbizitzen hasiko?”, galdetu du.

Jose Luis Rodriguez Zapateroren Gobernuko garaian batzarrak zuzendu zituen koordinatzaileak. Mariano Rajoyren Exekutiboarekin bidea “guztiz itxita” dagoela gogorarazi du Pascualek, eta berreskuratzea “ezinezkoa” da. Hala eta guztiz ere, dagoeneko aske, “Espetxe Zuzendaritzaren menpe ez dauden” pertsonekin bilerak egiten jarraitu dute.

Adituaren esanetan, “herritarrak guztiaren aurretik” doazela demostratzen du horrek. Hala ere, ekimenari berriz heltzeko, Espainiako Gobernuan aldaketaren bat ematea beharrezkoa dela uste du Pascualek.

Era berean, Rafael Saenz de Rozas Arartekoaren bulegoko espetxe politikako adituak agerraldia egin du gaur lantaldean. ETAko presoak hurbiltzearen alde agertu da, “legezko” neurriak ondorio positiboak izango lituzkeelako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Eusko Legebiltzarra Presoak ETA Albisteak Bakea Euskadin Terrorismoaren Biktimak