Publizitatea
X

Irratia zuzenean

PPk ETAren 'iraultza-zerga'rekin alderatu du Gure Esku Dago

Politika

Polemika

PPk ETAren 'iraultza-zerga'rekin lotu du Gure Esku Dago

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

2018/06/13

Borja Semperrek hautsak harrotu ditu Gure Esku Dagok Gasteizko ostalariei eskatutako laguntzak ETAren "estortsioaren urte ilunak" gogorazten dizkiola esanda.

0:58
  • Whatsapp
  • Bidali

EAEko Alderdi Popularrak ETAren 'iraultza-zerga'rekin aldaratu ditu Gure Esku Dagok Gasteizko ostalari eta dendariei eskatutako borondatezko diru-laguntzak, eta horrek polemika piztu du.

Gure Esku Dagok Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotu zituen giza kate erraldoia gauzatu zuen joan den igandean. Erabakitzeko eskubidearen aldeko ekimena Arabako hiriburuan amaitu zen eta Gasteizko Gure Esku Dagok gutuna igorri zien Alde Zaharreko ostalari eta dendariei egun horretan irabazitakoaren % 10a plataformari bideratu ziezaiotela galdeginez, betiere bere borondatez.

Gutun horretan, kaleak eta tabernak apainduko zituela, kaleetan ekintza ezberdinak antolatuko zituela eta jai-giroa bermatuko zuela agintzen zuen Gure Esku Dagok.

Borja Semper PPk Legebiltzarrean duen bozeramailearen esanetan, Gure Esku Dagok diru-laguntza boluntarioak eskatu izanak "herri honetako ostalariek estortsioa pairatu zuteneko urte ilunak" ekarri dizkio gogora. "Kolaboratzen ez zutenak seinalatu egiten zituzten gero", erantsi du.

"Argi dago hau ezberdina dela, baina honek guztiak iraganeko taktika zikinak ekarri dizkigu gogora", azpimarratu du.

Gure Esku Dagok oharra zabaldu du arratsaldean. Adierazpen horrek izan dezakeen ondorioengatik "kezka" agertu du eta dena "testuingurutik kanpo atera" dutela kritikatu du.

Gure Esku Dagok inoiz ez duela laguntza ekonomikorik eskatu azaldu du eta ekainaren 10eko giza katea oso-osorik plataformak ordaindu zuela argitu, herritarrek izena ematean jarritako diruarekin eta kamiseta eta zapien salmentarekin.

Horrenbestez, Gasteizen ostalariei borondatezko laguntzak eskatu izana "deskoordinazioaren ondorio" izan dela esan du. Hala ere, "jaiak eta bestelako ekimenak antolatzeko Euskal Herrian sarritan eta normaltasunez" erabiltzen den formula dela gaineratu du, "Gure Esku Dagok bide hori erabiltzen ez badu ere".

Amaitzeko, Gure Esku Dagok barkamena eskatu du "norbait deseroso sentitu baldin bada".

Iruzkinak

Publizitatea
Publizitatea
NAHIERAN Ikusi berriro ETBko albistegiak NAHIERAN
Erreportajeak Aktualitateari buruzko elkarrizketak. Erreportajeak
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena