Politika -

Katalunia

La Seu d’Urgelleko hainbat irakasleren kontra irekitako auzia artxibatu egin dute

2017ko urriaren 1eko erreferendumean Espainiako Poliziak izandako jarrera ikasleei azaltzeko moduagatik ikertu zituzten, gorroto delitua egin zutelakoan.

Poliziak herritarren kontra egin zuen Kataluniako erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE
Poliziak herritarren kontra egin zuen Kataluniako erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE
Poliziak herritarren kontra egin zuen Kataluniako erreferendumean. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lleidako Auzitegiak artxibatu egin du La Seu d’Urgelleko zortzi irakasleren kontra abiarazitako auzia.

2017ko urriaren 1eko erreferendumean Espainiako Poliziak izandako jarrera ikasleei azaltzeko moduagatik abiatu zuten ikerketa, gorroto delitua egin zuten argitzeko.

Alabaina, epaileen ustez, ez zuten inolako deliturik egin. Hasieratik ukatu dute zortziek deliturik egin izana, eta, salaketa jarri ondoren, Hezkuntza Departamentuak esan zuen ikastetxeetan normaltasuna zela nagusi.

Ikasle batzuen gurasoek jarri zuten irakasleen kontrako salaketa, Kataluniako erreferendumaren egunean Poliziak izandako jarreraren harira ikasgeletan egin omen zituzten komentarioengatik. Autoaren arabera, Guardia Zibila txarra dela eta Mossoek herritarrak defendatzen dituztela esan omen zieten ikasleei.

Auzitegiak, baina, artxibatu egin du auzia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Kataluniako erreferenduma Albisteak Irakasleak azken ordukoa