Politika -

Zurrumurruen aurrean

Rubalcaba: 'Su-etenak amaitu dira, dagoeneko ez dute balio'

"Estatuak ETArengandik espero duena indarkeria behin betiko amaitzea da", azpimarratu du Gobernuko presidenteordeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAren su-eten posible baten zurrumurruen aurrean, Alfredo Perez Rubalcaba Gobernuko presidenteordeak "su-etenen kontua amaitu" dela adierazi du. Aukera hori dagoeneko "balio ez" duela erantsi du Rubalcabak.

Ministroen Kontseiluaren ostean emandako prentsaurrekoan, "Estatuak ETArengandik espero duena indarkeria behin betiko amaitzea da", azpimarratu du Gobernuko presidenteordeak. "Hori itxaroten eta horretarako lanean ari da", gaineratu du.

ETAren iragarpen posible baten zurrumurruak alde batera utzi nahi izan ditu presidenteordeak hasiera batean. Bera "eginetan" oinarritzen dela, eta ez zurrumurruetan, adierazi du Rubalcabak. "Ez naiz hortik pasatuko", esan du.

Hala ere, kazetarien interesa ikusita, terrorismoaren aurkako borrokan Gobernuaren jarrera "ez" dela aldatu azaldu du Rubalcabak, eta "berdin-berdina izaten jarraitzen" duela erantsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea