Politika -

Presoen argazkiak

Nafarroako taberna bateko arduradunak absolbitu ditu ANk

"Irudietan agertzen ziren zigortutako pertsonek egindako krimenen goraipamenik edo laudoriorik ez" dagoela erabaki du Auzitegi Nazionalak epaian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Izaskun Goñi eta Daniel Burgos Iruñeko Zurgai tabernako arduradunak absolbitu ditu gaur Auzitegi Nazionalak. Tabernan euskal presoen argazkiak erakutsi zituzten eta fiskalak urtebeteko espetxe-zigorra eskatu zuen bakoitzarentzako, terrorismoa goraipatzeagatik.

"Irudietan agertzen ziren zigortutako pertsonek egindako krimenen goraipamenik edo laudoriorik ez" dagoela erabaki du Auzitegiak epaian, "ezta ekintzen justifikaziorik ere".

"Karteletan agertzen diren testuek eta argazkiek helarazi nahi duten mezuan ez dago zalantzarik: Presoak urrun dira eta Estatuko espetxeak dispertsioa praktikatzen ari dira, gutun bat idatz iezaiezue bakartasuna hausteko", erantsi dute magistratuek epaian.

"Konstituzioko lehen artikuluak ezartzen duen aniztasun politiko eta askatasunean oinarritutako gizarte demokratiko batek ezin ditu mezu kritikoak zentsuratu edo eragotzi, espetxe politiken diseinu eta aplikazioari dagokienean ere", dio sententziak. Hala ere, Nicolas Poveda magistratua ez dator bat epaiarekin eta boto partikularra eman du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea