Politika -
Sari-banaketa, Baionan
EA: 'ETAk ez luke agertoki politikoaren bilakaera baldintzatu behar'
"Euskal Herriaren etorkizunaren diseinuan alde teknikoak baino ez" dira ETAren ardura izango, eta alderdi politikoei dagokie "euskal gatazkaren konponbidea diseinatzea".
Erredakzioa
"ETA eztabaida politikoaren erdigunean jartzea, independentismoaren etorkizuna erakunde armatuaren jardunaren menpe egotea eta hauteskundeen epailea bilakatzea EAk eta euskal gizarteak ukatzen dion eragile politiko estatusa ematea da", iritzi dio.
Alkartasuna Fundazioaren sari-banaketan egin ditu adierazpen horiek Urizarrek. "Agerikoa" da "gizarteak exigitzen duenez, behin betiko su-eten egiaztagarria iragarri behar du ETAk", esan du EAko buruak Baionan.
"Euskal Herriaren etorkizunaren diseinuan alde teknikoak baino ez" dira ETAren ardura izango, eta alderdi politikoei dagokie "euskal gatazkaren konponbidea diseinatzea". Hori horrela, Frantziako eta Espainiako Estatuen inplikazioa eskatu du Urizarrek.