Politika -
Biktimen oroimenez
Gestok terrorismoak Bilbon eragindako 63 hildakoak omendu ditu
ETA, GAL eta Batallon Vasco Españolek jendea hil zuten 49 puntuak bisitatu dituzte, Bizkaiko hiriburuan.
Erredakzioa
Gesto por la Paz taldeak Terrorismoaren Biktimen aldeko XI. ekitaldia egin du Bilbon. Parte hartzaileek ETAk, GALek eta Batallon Vasco Españolek Bilbon hilketak egindako lekuetan izan dira "Norbaitek oroimenean dituen bitartean, gure artean egongo dira" lelopean.
63 pertsona hil dituzten 49 leku ezberdinetan izan ondoren, Doña Casilda Parkean azken ekitaldia egin dute: lore eskaintza eta kartel bana biktimentzako, minutu bateko isilunea eta manifestu baten irakurketa.
Manifestua Amagoya Larruzea irakurri du euskaraz eta Santi Esnaolak gaztelaniaz. Bertan, biktima guztien "memoria" bizirik izateak duen garrantzia azpimarratu dute, "gizakien arteko harremanetan indarkeria behin betiko baztertzeko den oinarrizko etika bat partekatzearen garrantzia" aipatu dute.
Ekitaldian erakunde eta alderdi politikoetako agintariak izan dira, besteak beste, Idoia MENDIA Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, Rodolfo Ares Barne sailburua, Jose Antonio Pastor PSE-Eeko bozeramailea, Serafin Llamas EB-Berdeakekoa, Cristina Ruiz (PP) Bilboko zinegotzia eta Damaso Alonso Euskadiko UGTko idazkari nagusia.