Politika -

Ertzaintza

Ertzaintzaren XXII. promozioa lanean hasi da

Agente berriekin, Ertzaintzaren pertsonala gaztetu egingo da, eta emakume gehiago izango dira bertan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren XXII. promozioko 290 agente berriek (247 gizon eta 43 emakume) euren kredentzialak jaso dituzte Arkautiko Akademian. Patxi Lopez lehendakaria eta Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua buru izan dituen ekitaldian, Eusko Jaurlaritzako kideak, Ertzaintzako eta beste polizia batzuetako agintariak eta agente berrien senitartekoak ere izan dira.

Ertzaintzan sartu ostean, XXII. promozioko agenteek urte beteko praktikak egin beharko dituzte EAEn.

Promozio berriarekin, Ertzaintzaren pertsonala zifra ofizialera (8.000) hurbilduko da. Halaber, XXII. promozioak EAEko Ertzaintzaren pertsonala gaztetuko du; gaur egun, 50 urtetik gorako agente asko baitaude. Horrez gain, EAEko Ertzaintzan lan egiten duten emakumeen ehunekoa handituko du; ertzainen % 10 baino apur bat gehiago dira emakumeak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea