Politika -
Adierazpen polemikoak
Gonzalezek esan du Hipercorreko ETAkideak hilko zituela ahal izan balu
Espainiako Gobernuaren presidente ohiak gogorarazi du presidente baten "lehentasunezko betebeharra" dela "herrikideen bizitza babestea".
Erredakzioa
Felipe Gonzalez Espainiako Gobernuko presidente ohiak aitortu du "ziurrenik" 1987an Bartzelonako Hipercorren kontra atentatua egin zutenak hilko zituela aukera izan balu eta horrela 21 pertsonaren bizitza salbatuko zuela.
"Hipotesi bat besterik ez da, ez baitzen aukerarik izan, baina demagun: Hipercorren lehergailua jartzeko asmoz autoan zihoazenei erasoa egitea galarazteko aukera izan banu, haien autoa leherrarazita bazen ere, egingo ote nuen? Ziurrenik bai. Eta hori eskandalagarria da? Agian bai, baina gobernuburuaren ikuspuntutik esaten dut, bere lehentasun nagusia herrikideen bizitza babestea da eta", adierazi du Gonzalezek Vanity Fair aldizkariak egin dion elkarrizketan.
Bertan, argi adierazi du inoiz ez zuela ez "zuzen ez zeharka" inor hiltzeko erabakirik hartu, GALi erreferentzia eginez. Horren harira, kontzientzia "lasai" duela esan du eta GAL ikertzen ari zirenean inoiz ez zuela kartzelan amaitzeko arriskua sentitu.