Politika -
IZENDAPENAK
Maria Teresa Fernandez de la Vega, Estatu Kontseiluko presidente berria
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako presidente zen garaian presidenteorde izan zenak Jose Manuel Romay Beccaria ordezkatuko du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Maria Teresa Fernandez de la Vega Espainiako Gobernuko presidenteorde ohia izango da Estatu Kontseiluko presidente berria Jose Manuel Romay Beccaria ordezkatuz.
Fernandez de la Vega erakunde horretako kide zen aurretik, izan ere, kontseilari iraunkor gisa parte hartu du orain arte. Orain, baina, Pedro Sanchez Espainiako presidenteak erakundearen buru jartzea erabaki du.
Organo horretako presidente den lehendabiziko emakumea da.
Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente zen garaian presidenteorde izan zena 1949an jaio zen. Zuzenbidean lizentziatua da eta Europako Erkidegoko Zuzenbide titulua lortu zuen Estrasburgoko Unibertsitatean.
Gaur egun, Estatu Kontseiluko kide izateaz gain, Mujeres por África fundazioko presidentea ere bada.