Politika -

Arkaute

Lopez: 'ETAren mehatxupean jaiotako azken promozioa izatea espero dut'

Lehendakariak agiria eman die XXII. Promozioko ertzainei, Arkauten (Araba). Lopezekin batera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua izan da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzaren XXII. promozioaz aritu da gaur goizean Patxi Lopez lehendakaria. "ETAren mehatxupean izendatutako Ertzaintzaren azken promozioa izatea" espero du lehendakariak.

Lehendakariak agiria eman die XXII. Promozioko ertzainei, Arkauten (Araba). Lopezekin batera, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua izan da.

Orotara 290 ertzain berri dira promozio lanetan, eta etzi lanean izango dira, Ertzaintzaren komisaldegietan. Promozio berri honekin, Ertzaintza 8.000 agente izatetik gertu dago.

Patxi Lopezek esan dienez, ETA "ahul" dagoen arren, lanean "adi" arituko beharko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea