Politika -
Frantziako enpresa batean
ETAko ustezko hiru kidek material elektronikoa lapurtu dute Frantzian
Gazteleraz hitz egiten zuten eta pistolak zituzten hiru kaputxadunek egin dute lapurreta. Material informatikoa, kreditu txartelak eta txartel magnetikoak hartu dituzte.
Erredakzioa
ETAkoak zirela esan zuten bi gizonek eta emakume batek Frantziako enpresa batean material elektronikoa eta informatikoa lapurtu zuten joan den astelehenean, terrorismoaren aurkako iturriek jakinarazi dutenez.
Gazteleraz hitz egiten zuten eta pistolak zituzten hiru kaputxadunek egin dute lapurreta.
Erasotzaileek ustekabean harrapatu zuten saltokiko jabea, eta menderatu ostean, material informatiko eta elektroniko ugari lapurtu zuten. ETAko kide direla esan zuten lapurrek.
Material informatikoa, kreditu txartelak eta txartel magnetikoak hartu dituzte; antza denez, dokumentuak faltsutzeko materiala lapurtu dute.
Frantziako Polizia gertatutakoa ikertzen ari da.