Politika -

Kartzela politika

ETAko presoen salbuespen egoerak gizarteratzea galarazten du, abokatuen arabera

ETA desegin ostean, Espainiako Gobernuak "kartzela politika eta terrorismoaren aurkako politika bereizi" beharko lituzkeela iritzi diote Onintza Ostolazak eta Iñaki Zugadik.

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Onintza Ostolaza eta Iñaki Zugadi ETAko presoen abokatuek uste dute preso horiei ezartzen zaizkien "salbuespen neurriak" amaitzeko garaia dela, "gizarteratzea galarazten duten muga politikoak" direlako.

Bi abokatuek agerraldia egin dute gaur Bizkaiko Abokatuen Kolegioaren egoitzan, eta azpimarratu dutenez, ETA desegin ostean, Espainiako Gobernuak "kartzela politika eta terrorismoaren aurkako politika bereizi" beharko lituzke, espetxe zaintzaren eta Espetxe Zuzendaritzaren erabakiak "Zuzenbidean" oinarri daitezen, politika baztertuta.

Eman dituzten datuen arabera, gaur egun Espainiako Estatuan dauden presoen % 97,8 bigarren edo hirugarren graduetan daude (arinenak), eta % 2,1 soilik lehen graduan, gogorrenean. ETAko presoen kasuan, aldiz, % 95 lehen graduan daude, eta gainerakoak bigarrenean (bat bera ere ez dago hirugrarren graduan).

Ostolazak eta Zugadik azaldu dute espetxe zaintzako epaitegi nagusiak geldirik dituela ETAko presoek gradu aldaketarako egindako eskaerak, eta ebatzi dituztenak beti kontrakoak izan direla.

"Presoei indibidualki legera jotzeko eskatzen diete, baina gero erantzunak orokorrak dira, erantzun eredu bat, preso bakoitzaren berezitasunak aintzat hartu gabe", gaineratu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak argazkiak ETA Gaurko azken ordukoa Abokatuak Espetxeak