Politika -

Nafarroa

Azken epai judizialengatik bere 'kezkarik handiena' adierazi du Uxue Barkosek

Nafarroako presidentearen hitzetan, "dibortzio argia dago epaileen eta gizartearen artean".

Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE
Uxue Barkos Nafarroako presidentea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentearen esanetan, gizarteak justiziari zor dion errespetuak eta botere-banaketak ez dute "isiltaraztera" behartzen. Gainera, "epaileen eta gizartearen artean dibortzio argia" dagoela ohartarazi du. Larunbat honetan Iruñean izandako ekitaldi politiko batean egin ditu adierazpen horiek.

Barkosek ez ditu auzi konkreturik aipatu, esaterako 'La Manada'koarena edo Altsasuko gazteena, baina bere "kezkarik handiena" adierazi du azken epai judizialengatik, "ulertezinak" direla esanez.

Altsasuko gazteei elkartasuna adierazteko Iruñean egindako manifestazioei buruz esan du modu "ezin hobea" egin zirela, eta "epailetzaren parte bat eta gizartea banatzen duen distantzia handiaren adierazle" direla azpimarratu du. Mobilizazio horiek, Barkosen hitzetan, "harro sentiarazi naute".

Nafarroako presidentearen ustez, "dibortzio argia dago epaileen eta gizartearen artean", hori dela eta, erakundeek "hausnarketa sakona egin behar dute, euren prozesuetako autonomia osotik eta botere-banaketatik abiatuta".

"Justiziak esprinta egin behar du gizartearen buruan kokatzeko, bestela, dibortziora iristeko arrisku handia izango du", ondorioztatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Iruñea Nafarroa Uxue Barkos Auzitegi Gorena Epaiketak Alderdi politikoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Auzitegi Konstituzionala Altsasu