Politika -

Pauko Fiskaltzak

Aurore Martin atxilotzeko agindua eman du Frantziak

Atzo, Batasunako kideak gutun bat helarazi zion Le journal egunkariari, ezkutatzea bultzatu duten arrazoiak azaltzeko. Kontrol judiziala bertan behera uztea erabaki zuen, beraz, publikoki ez agertzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aurore Martin Batasunako kidea atxilotzeko agindua eman du gaur Pauko Fiskaltzak, espainiaratzeko helburuarekin, Justizia Ministerioak iragarri duenez. Espainiaratzea onartu duen nazionalitate frantziarreko lehenengo herritarra da Aurore Martin.

Atzo, Batasunako kideak gutun bat helarazi zion Le journal egunkariari, ezkutatzea bultzatu duten arrazoiak azaltzeko. Kontrol judiziala bertan behera uztea erabaki zuen, beraz, publikoki ez agertzea.

Atzo, Aurore Martin ez zen komisaldegian azaldu eta, ondorioz, Fiskaltzak atxilotzeko agindua aurkeztu du gaur.

Gutunean, Martinek atsekabea, kezka, beldurra eta borrokarako duen determinazio eta borondatea adierazi zituen. Eskubide zibil eta politikoak defendatzeko ordua dela azpimarratu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea